Iparraldeko hainbat artistak Seaskantuz kantaldia eskainiko dute
Viktoria Eugenia Antzokian zuzenean arituko dira larunbatean, Erramun Martikorena eta Aire Ahizpak, besteren artean.

Begiz Begi taldeko Xabi Etxeberri, Ikastolen Elkarteko presidente Koldo Tellitu, Eneko Goia alkatea eta Seaskako presidente Paxkal Indo. (Argazkia: Estitxu Zabala)
- Erramun Martikorena: Klasikoak bihurtu diren bere kantuak eskainiko ditu.
- Bidaia (Mixel Ducau eta Caroline Phillips): Folk kantuak eskainiko dituzte.
- Aire ahizpak: Xalbadorren abesti ezagunak abestuko dituzte, eta beren sorkuntza berriak ere sartuko dituzte.
- Zuberoko kantariak: (Bordaxar, Luro, Pinque, Urruty eta Larrandaburu): Zuberoko mendietatik zuzenean iritsiko dira, euren arbasoen kantugintzaren magia pizteko asmoz.
- Bilaka Dantza kolektiboa eta Begiz Begi taldea: Musika eta dantza nahasten dituen sorkuntza berria eskainiko dute bi talde lapurtarrek.
- Amaia Riouspeyrous: Donibane Garaziko kantari gazteak iaz kaleratu zuen bere bakarkako diskoa. Euskal Kantu Txapelkeraren irabazlea izan zen, eta bere kantu politenak eskainiko ditu.
- BBAX: Pantxix Bidart eta Mirentxu Aguerrek hirukote berezia osatu dute Marie Bidarte ethnomusikologoarekin batera.
- Kattalin Indaburu: Behe Nafarroako kantaria.
- H-Eden: Marri Zubeldia kantariaren talde lapurtarra.