Mikel Zabalza oroitzeko hainbat jarduera egingo dituzte azaroan
Gaur 'Lasa eta Zabala' filma emango dute Larratxo kultur etxean.
urtero hura gogoratzeko ekitaldi bat egin ohi dute. Aurten, ordea, memoria baino gehiago aldarrikatuko dute. Haren desagertzearen 30. urtemugan, aitortza eta erreparazioaren alde lan egingo duen taldea sortu dute: Mikel Zabalza Herri Ekimena.
Mikel Zabalza atxilotu eta hil zuteneko 30. urteurrena gertu izanik, bere memoria lantzeko eta aitortzan, justizian eta erreparazioan sakontzeko, egitarau bat osatu dute Altzan. Autobus gidari orbaitzetarra Donostian atxilotu zuen Guardia Zibilak, Altzan zuen etxebizitzan, 1985eko azaroaren 26an. 30 urte igaro dira geroztik, eta Altzan sortutako taldeak osatu du egitaraua. Gaur bertan hasiko da. Pablo Maloren Lasa eta Zabala filma emango dute Larratxo kultur etxean, 19:30ean. Iaz Donostia Zinemaldian estreinatu zuten GALek hildako lehen biktimei buruzko lana. Ikus egitarau osoa.
30. Urteurrena Altzan – Egitaraua
Azaroak 19: “Lasa eta Zabala” filmaren proiekzioa. Larratxoko Kultur Etxean 19:30tan.
Azaroak 21: Autobusa Orbaizetara bertako eta Garraldako ekitaldi eta bazkarira joateko. Irteera Herrerako topoko plazan 8:15ean.
Azaroak 23: Galdutako Objektuak dokumentalaren proiektuaren eta Ion Arretxeren Intxaurrondo, la sombra del nogal liburuaren aurkezpenak. 19:00tan Auzoenean (Bidebietan).
Azaroak 26: Paco Etxeberria eta Iñigo Iruinekin mahai ingurua, Mariano Ferrer-ek gidatua; Mikel Zabalzaren kasua aztertu eta lantzeko. Tomasene Kultur Etxean 19:00tan.
Azaroak 29: Ekitaldia Altza Gainako frontoian eta ondoren, bazkaria Herrera K.E.n (Txartelekin bildutako dirua Galdutako Objektuak dokumenatala laguntzeko izango da. Aurretik salduko dira 18€-tan.
Mikel Zabalzaren heriotzaren 30. urtemugarri buruzko albiste guztien bilduma hemen.