Zarataren arazoari heltzeko bizilagunen laguntza eskatu du Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak
sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu du goizean, baina auzo elkarteak harago joan nahi du, “zaratak adar asko dituelako”, gaueko aisiak sortutakoaz gain. Hori dela eta, bizilagunekin bilera egin du udal liburutegi nagusiko ekitaldi aretoan, arratsaldean, auzotarren ekarpenak eta proposamenak jasotzeko. Aretoa lepo bete dute, eta batzarrak ordu eta erdi baino gehiago iraun du.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak esan du arazoari heltzeko bizilagunen euren laguntza beharko dutela, “tamaina” handia hartu duelako aferak. Lan taldeak osatzeko proposamena egin du elkarteko kide Xabier Arberasej, eta banan-bana jaso ditu bileran bildutakoek egindako proposamenak. Hori egin aurretik, auzo elkarteko presidente Rafa Azkonak eta Ixo plataformako Eduardo de la Fuentek zaratari buruz egindako azterketaren berri eman dute. Aurreko udal gobernuak enkargatu zuen, eta ondorioak ez dute zalantzarik uzten: “Neurketa guztietan zarata maila gainditzen dela dio azterketak, indarrean dagoen araudia oinarri”, azpimarratu du Azkonak.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak nabarmendu du auzoak “arazo potoloa” duela zaratarekin, konponbide “zaila” duena. Udalak