Canshadows eta Autobus Magikoa taldeen kontzertua antolatu du larunbatean, Guardetxean; Pajarin eta Zappa omenduko dituzte.
Canshadows taldea.
“Kontzertu askotara joaten diren bi tipo legendario dira, elkarrekin doaz beti, eta edozein kontzertu motatan topatu ditzakezu”. Beraiek dira Pajarin eta Zappa, eta
Ttan Ttakun irratiak larunbatean (hilaren 21ean) omenduko ditu Guardetxean, Donostiako
Canshadows (jazz-funk-rock) eta Oiartzungo
Autobus Magikoa (reggae roots) taldeen kontzertuan. “Talde eta langileekin afaltzera gonbidatuko ditugu Guardetxean”, azaldu du Asier Mendizabal Ttan Ttakun irratiko kideak.
Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da sarrera. Ttan Ttakun irratiak musikarekin harreman berezia duten lagunak omendu nahi ditu, eta larunbatekoa izango da lehen omenaldi-kontzertua.