Ricardo Burutaran: "Eusko Jaurlaritzak ez du Garbera zabaldu nahi"
Haserre agertu da Bilduko zinegotzia komunikabideen aurrean, udal gobernuak merkataritza guneen zabaltzea onartu nahi duela eta.
Haserre eta kezkatuta agertu da Ricardo Burutaran Bilduko zinegotzia komunikabideen aurrean. Garberaren zabaltzearen inguruan aritu da, eta Eusko Jaurlaritza, euren moduan, ez dagoela guneari metro koadro gehiago ematearen alde zehaztu du. Horregatik, udal gobernuan jaurlaritzako alderdi bera dagoenez, azalpenak emateko eskatu die: “Udal gobernua informazioa ezkutatzen ari da. Eneko Goia alkateak azaldu behar die donostiarrei zergatik zabaldu nahi duen Garbera”. Gauzak hala, Burutaranek esan du Bilduk mozio bat aurkeztuko duela datorren asteko udalbatzarrean, Garberaren handitzeak hirian izan dezakeen eraginen berri izateko. Garberak momentu honetan 40.000 metro koadro ditu, eta 58.000 metro koadro baino gehiago izatea onartu dezakete. Hau da, egun duena baino 18.000 metro koadro gehiago. Burutaranen arabera, ez bada aldaketarik egiten, Garbera bezalaxe zabaldu daitezkeen beste zortzi gune daude hirian; tartean, Illunbe, Belartza eta Igara. Izan ere, oraindik ez dute 25.000 metro koadro baino gehiago hartzeko aukera erabili. “Hiria merkataritza guneen parke tematiko bat bihurtu nahi dute”. Espainiako Auzitegi Gorenak Garbera merkataritza zentroko jabeek proposatutako zabaltzeari bidea ireki zion