2014tik onartuta dauden hiru proiektu egiteko eskatu du Bilduk
Hilabeteko epea eman dio Bilduk udal gobernuari lanak hasteko.
EH Bilduk kontrol mozio bat aurkeztu du osteguneko udalbatzarrean eztabaidatzeko. 2014an onartu ziren hiru proiektu zergatik dauden oraindik egin gabe jakin nahi dute horrela. Loiolako zeharbidearen proiektua (311.469 euro), N-1 zaharraren egokitzapena Herreran (341.052,36 euro), eta Autonomia kaleko pasabidearen berreskuratzea (65.000) dira hiru proiktuak.
Mozioren arabera, lan hauek onartuak daude, exekuzio proiektua egina, eta osorik garatzeko beharrezko diru kantitatea jasoa dute; “egitea besterik ez da falta”, adierazi du Josu Ruiz zinegotziak. Bilduk hilabeteko epea eman dio udal gobernuari lanak hasteko.