Delitu kopurua jaitsi egin da hirian.
Ertzaintza eta Udaltzaingoaren buruek bilera egin dute udal ordezkariekin. (Argazkia: Donostiako Udala)
Eneko Goia alkatea, Martin Ibabe Hiritar Segurtasuneko zinegotzia, Jorge Aldekoa ertzainburua, eta Mikel Santamaria udaltzainburuak koordinazio bilera bat egin dute gaur udaletxean. Hiriko delinkuentzia datuak aztertu eta datorren urterako segurtasun beharrak eztabaidatu dituzte.
Izan ere, kultur hiriburutza dela eta, parte hartze handiko hainbat ekitaldi egingo dituzte hirian, eta segurtasun plan zehatzak beharko dituztela aurreikusi dute.
Delikuentzia datuei dagokionez, Aste Nagusian
delituak %8 gutxitu direla jakinarazi dute, urte osoko joerari jarraituz.