Euskararen Nazioarteko Eguna, auzoz auzo
Lelo hori erabilita, lehendabiziko aldiz kanpaina bateratua egingo dute instituzioek. Kanpaina horren bideoa eta xehetasunak www.euskaldunberrikalea.eus webgunean jasota daude.
Euskararen egunean bertan, abenduaren 3an, Euskal Herri osora zabaldu diren mintzodromoak antolatu dituzte San Telmo Museoan (10:00, 11:00 eta 17:00), beste auzo batzuetan ere antolatu diren moduan. Arratsaldean, 19:00etan, Euskaraz Kalerik Kale! Kalejira aldarrikatzailea abiatuko da Bulebarretik, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, eta ordu berean izango da Tabakaleran Ekitaldi Instituzionala.
Abenduaren 6ra arte hiriko auzoetan 150 ekitalditik gora antolatu dira. Ekimen hauek era askotarikoak dira: kontzertuak, mintzodromoak, antzezlanak, zine emanaldiak, hitzaldiak, haur jolasak… Egian auzoa euskalduntzeko kanpaina bat aurkeztuko dute, Antiguan Donostia Bertsotan jaialdia egingo dute Lugaritzen… Ikus auzoetako egitarauak: Aiete,Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Añorga, Bidebieta, Egia, Gros, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharra.
BAGERA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK:
Azaroaren 28an
18:30ean Donostia Dantzan: Erromeria Parte Zaharreko Plaza Berrian
Abenduaren 3an
10:00etan, 11:00etan eta 17:00etan Mintzodromoa San Telmo Museoan.
19:00etan Euskaraz kalerik kale! kalejira girotua Bulebarretik abiatuta.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Euskaldun berriari aitortza egingo diote aurtengoan, eta Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik leloa erabiliko dute azaroan eta abenduaren hasieran hirian antolatuko diren ekitaldietan.