Atano III. pilotalekuan egingo dute zozketa, 18:00etan.

Julimaseneko promozioko etxebizitza.
Julimasene (Intxaurrondo) eta
Berio-Goienetxeko (Berio) Babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitzak zozkatuko dira, eta gazteentzako apartamentuetarako itxarote zerrenda ere berrituko dute. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Donostiako Etxegintzako presidenteak onetsi ditu onartu eta ez onartuen behin betiko zerrendak. Bihar Atano III. pilotalekuan egingo dute zozketa, 18:00etan.
Zerrendak eta dagozkien zozketa zenbakiak
hemen konsulta daiteke, NAN edo AIZ zenbakia sartuz. Donostiako Etxegintzaren bulegoetan (Mari, 1) ere egin daiteke kontsulta (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara).
ZOZKETA:
Berio-Goienetxe-ko 48 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan.
Berio-Goienetxe-ko 44 udal tasatutako etxebizitza erosketan.
Julimasene-ko 22 babes ofizialeko etxebizitza erosketan.