Danborradak udal balkoietatik ikusteko aukera eskainiko dute aurten ere
Banderaren igoera eta jaitsierarako 60 leku zozkatuko dituzte; 30 egun bakoitzerako. Saridunek lagun bat gonbidatzeko aukera izango dute, beraz, egun bakoitzean 60 lagun izango dira Konstituzio plazako balkoian.
Hirian erroldatua egotea da zozketan parte hartzeko baldintza bakarra. Oraindik izena emateko epeak zehaztu ez badituzte ere, hiru bide eskainiko dituzte horretarako: udalaren webgunearen bitartez, 010 telefonora deituta edo Udalinfoko bulegoetara gerturatuta.
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, San Sebastian eguneko ekitaldi nagusiak bi leku berezitatik ikusteko aukera izango dute donostiarrek: banderaren igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako balkoitik, eta Haur Danborrada, udaletxeko balkoitik.