Groseko Tedone jatetxean egingo du aurkezpena ostegunean, afari solasaldi batean.
Egunero egun ero liburuari buruz ariko da
Fito Rodriguez idazle donostiarra.
Naiz agerkari digitalean idazten duen
Euskal Kalendak blogean azkeneko hiru urteotan aktualitateari lotuta osatutako testu gehienak baliatu eta “berridatzi” ditu horretarako. Bertan idatzitakotik abiatu du gogoeta argitalpen honetarako.
Egileak aitortu du giza eta gizarte zientzien argira, kazetaritzaren eta blogarien eredu eta erritmoan idazten saiatu dela. Atentzioa eman dioten gaiak izan ditu hizpide.
65 testu dira. Aurrenekoa, 2012ko ekainaren 20koa,
Intxaurrak bildu izenekoa, eta azkenekoa, aurtengo urtarrilaren 12koa,
Demokrazia ez da demografia deitutakoa. Eta tartean,
Unforgiven Zinemiran,
Durango berriro dator,
Presoak mintzo eta politikoak entzungor,
Martutene, T
xillardegi pianoa jotzen eta
Urkullu autonomista domestikatua da. Oraindik ere bloga elikatzen jarraitzen du.
Ostegunean Groseko Tedone jatetxean aurkeztuko du bere azken argitalpena, 20:00etan, afari solasaldi batean.