2014an 4.800 pertsonek eskatu zuten gizarte larrialdietarako laguntza.
Eneko Goia alkatea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
2015eko aurrekontuetan aldaketa bat egitea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak,
Gizarte larrialdietarako 18.000 euroko laguntza osagarri bat bideratzeko. Izan ere, Eneko Goia alkateak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ematen duen dirua ez da nahikoa eskariari erantzuteko. 1.411,000 euro ematen ditu jaurlaritzak, eta
gastua 2.329,000 eurokoa izango da aurten.
Jaurlaritzaren irizpideen arabera, diru poltsa agortu bitartean banatu behar dira gizarte larrialdietarako laguntzak. Horren arabera, irailean agortuko litzateke hirikoa, baina Goiak adierazi duenez, Donostiako Udala ez dator bat irizpide horiekin, eta bere gain hartzen du aldea.
2014ko datuen arabera, 4.800 pertsonek eskatu zuten gizarte larrialdietarako laguntza hirian, batik bat, pobrezia energetikoaren ondorioei aurre egiteko.