Hiriko saltokietan erabiltzeko deskontu txartelak eskainiko dituzte
Abenduaren 1etik 15era eskura daitezke txartelak.
Shop Donostiaren webgunean ikus daiteke zerrenda.
Askatasunaren etorbideko Sabadell Guipuzcoanoren bulegoan eta Shop Donostiak Elkano kalean duen bulegoan eros daitezke deskontu txartelak. Nahi adina eros daitezke, baina erosketa bakoitzean txartel bakarra erabili ahalko da; erosketa 100 eurotik gorakoa den kasuetan salbu.
Abenduaren 1etik 15era jarriko dituzte salgai deskontu txartelak, eta 2016ko urtarrilaren 6a arte erabili ahalko dira.
Begoña Palos zinegotzi sozialistaren esanetan, “Donostiako merkataritza kalitatezkoa eta espezializatua da, eta bertako saltokiek gertuko zerbitzua eskaintzen dute”. Horregatik, Eguberrietako merkataritza txartelen garrantzia azpimarratu du, eta hiria “erosketetarako hiri” bilakatuko dela esan du.
Shops Donostiak Eguberrietako erosketak hiriko saltokietan egitea errazteko 200 deskontu txartel eskainiko ditu. 35 euro ordainduta, 50 euroko erosketa egiteko aukera eskainiko dute; %30eko deskontua, beraz. Moda dendak, lurrindegiak, liburu dendak, kirol dendak…askotariko 150 bat saltokik egin dute bat kanpainarekin;