Herri bidea garbitu eta ireki ahal izateko laguntza eskatu diete herritarrei.

Uliako bide bat. (Argazkia: Vasco de Camping)
Auzolanean Uliako bide bat ireki eta berreskuratu nahi dute:
Partikularreta bidea. Arzak-etik Mendiolara doan bidean hasten da. Gorako norantzan, Labeaseko harrobia pasata ehun bat metrora gutxi gora behera.
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea,
Ulia Auzo Elkartea,
Vasco de Camping Elkartea eta
Txintxer Mendi Taldea dira auzolana antolatu duten eragileak.
Herritarrei laguntza eskatu diete denon artean, auzolanean, Partikularreta bidea garbitzeko. P
arte hartzeko prest daudenak Intxaurrondoko tren geltoki berrian (Renfe) egon beharko dute larunbatean, 09:00etan, bertan elkartuko dira eta. Ez da beharrezkoa tresnarik eramatea. Antolatzaileek eramango dute bidea irekitzeko beharrezko guztia, baita indarrak berritzeko hamaiketakoa ere. Dagoeneko bi lagun egon dira garbitu behar den lekuan, eta motozerrarekin sastraka moztu egin dute. Larunbateab moztutakoa bildu, eta bidearen hainbat tarte egokitu egingo dituzte.
2013an
Labeas Harrobi bidea garbitu zuten, eta 2014an
Mirailgain bidea.