Añorgako Etxi gabe mugimenduak lanean jarraituko duela ziurtatu du
Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, hurrengo helburuak finkatu dituzte bertako kideek.
Añorgako Etxi gabe mugimenduak iaz ekin zion lanari, etxebizitza eskubidearen aldeko borroka bultzatuz. Hainbat jardueren bidez, aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela ziurtatu du, ohar baten bidez. Mugimendua aldarrikapenetik alternatibak ematera igaroko da, eta datorren urteari begira, bi helburu nagusi finkatu ditu:
- Firestoneko lantegian etxebizitza gehiago atontzea, eta gaur egun bizi diren bi lagunekin batera, auzotar gehiagori bertan bizitzeko aukera ematea.
- Alokairu sozialaren bidetik, Añorgako etxe hutsen jabeekin negoziatzea. Hala, añorgatarrei, alokairu duinak medio, herrian bizitzeko aukera ematea.