Mikel Laboa Katedrak Beñat Antxustegi saritu du, bigarren aldiz
‘Ohm' abestiari esker, 3.000 euro jasoko ditu Uliako musikariak.
Ohm abestiagatik saritu dute, Mikel Laboa saria: doinua hitza, hitza doinu jardueraren barnean. Ondorioz, 3.000 euro jasoko ditu egileak. Physis versus Nomos taldeko abeslaria da Antxustegi, eta Saudade e fatal diskoan sartuko du Ohm abestia. Bigarrenez irabazi du Antxustegik Laboa Katedraren saria, izan ere, 2013an, Zu gabe abestiarengatik saritu baitzuten.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu dute Mikel Laboa Katedra. Guztira, zortzi kanta aurkeztu dira deialdira, eta epaimahaiak Antxustegiren Ohm aukeratu du. Zehazki, Antton Valverdek, Joxan Goikoetxeak eta Juan Kruz Igerabidek osatu dute epaimahaia. Horrez gain, epaimahaiak akzesit bat eman dio Iñar Sastre pianistak sortutako Tiro abestiari.
Mikel Laboa Katedrak Beñat Antxustegi musikari uliatarraren abesti bat saritu du; hain zuzen ere,