Ekaitz Agirre lagunekin, Darocako espetxetik ateratzean. (Argazkia: NAIZ.EUS)
Intxaurrondoko Ekaitz Agirre preso politikoa aske geratu da goizean. Urte eta erdi eman ditu kartzelan; Darocan. Senide eta lagunak zain zituen espetxetik ateratzean, eta eguerdi aldera etxera iristea espero dute.
Aurrez ere Frantzian preso egona da Agirre, 2007an atxilotu zutenean.