Beñat Gaztelumendi bigarren sailkatu da Tolosan
Azken finalaurrekoaren faltan, añorgatarrak Illunbeko finala jokatuko luke.
Eibarko Astelena pilotalekuan Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondok izango dute finalerako lekua lortzeko aukera. Inaxio Usarralde izango da 17:30ean hasiko den saioko aurkezlea.
Lehen finalaurrekoa Zarautzen jokatu zen joan den astean, eta Alaia Martinek eskuratu zuen lehen postua. Eibar eta Illunbeko saioetarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak webgunean.
Unai Agirrek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko finalaurrekoa Tolosako Usabal kiroldegian. Saioa irabazita, abenduaren 19ko finalerako zuzeneko txartela eskuratu du. Erraz eta bizi aritu da Agirre (517 puntu) ofiziotan zein bakarkakoan. Agirreren atzetik sailkatu dira Beñat Gaztelumendi añorgatarra (501 pt.), Iñaki Apalategi (493 pt.), Oihana Iguaran (482,5 pt.), Nerea Elustondo (476 pt.) eta Beñat Lizaso (458 pt.).
Puntuek erakutsi bezala mailak gora egin du bigarren finalaurrekoan. Sei bertsolariek saio bizia osatu dute 1.600 bertsozaleren aurrean. Azken finalaurrekoaren faltan, hauek dira finalerako txartela duten bertsolariak: Alaia Martin (zuzenean), Agirre (zuzenean), Gaztelumendi, Agin Laburu, Apalategi, Iguaran eta Elustondo.
Azken finalaurrekoa datorren igandean izango da Eibarren, eta bertan ezagutuko da zein izango den Illunben (abenduaren 19an) kantatuko duen zortzikoa. BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Unai Agirre Goia | 517 |
Beñat Gaztelumendi Arandia | 501 |
Iñaki Apalategi Astigarraga | 493,5 |
Oihana Iguaran Barandiaran | 482 |
Nerea Elustondo Plazaola | 476 |
Beñat Lizaso Alberdi | 458,5 |
Erlazionatutako edukiaAlaia Martin zuzenean sailkatu da Illunbeko finalerako