'Desobedientzia, Elkartasunetik konpromisora' dokumentala
“Eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen ari zaizkigu azken urteotan; horren adierazle argia da, besteak beste, disidentzia politikoaren eta borroka sozialen kriminalizazioa. Egoera horri aurre egiteko desobedientzia zibila tresna eraginkor bat izan daiteke”. Honela dio Desobedientzia, Elkartasunetik konpromisora’ dokumentalaren sinopsiak. Donostiako Askegunean bizitakoari buruzko testigantza eta kronikak, hainbat makro sumariotan auzipetutakoen adierazpenak, tortura salaketak, Ondarruko Herri harresia, Batasunaren ilegalizazioa… Hainbat ahots bildu dituzte Libre-k egindako dokumental honetan.