Aurten lehenago piztuko dituztela, eta gehiago jarriko dituztelako kexu da talde ekologista.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia, iaz. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Azken urteetan gastua murriztu den arren,
Eguzkik uste du ingurumenarekiko kezkarengatik baino gehiago, krisi ekonomikoaren eraginagatik izan dela. Aurten
Donostiako Udalak diru gehiago gastatuko duela salatu du: “Iraunkortasunaren bidetik egin beharrean, energia gehiago xahutuko du”. Argi gehiago jarriko dituztela jakinarazi du, %14 gehiago, eta lehenago piztuko dituztela -bihar piztuko dituzte-: “Aurten alferrik xahutzen den energia gehiago gastatuko dugu, %20 gehiago. Donostiarrok ordaindu beharko dugun faktura ere igoko da. 60.000 euro? 70.000 euro?”