Eugenio Etxebeste: "Borrokalariak ez gara estralurtar batzuk"
Euskal Memoriaren lan monografikoaren parte da jada Groseko iheslari eta preso ohia.
Euskal iheslariei eskaini die aurtengo lan monografikoa Euskal Memoria Fundazioak: Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015). Iñaki Egaña historialari amaratarra da liburuaren sinatzailea, baina elkarlana nabarmendu du, eta lan horretan lagundu duen horietako bat izan da Etxebeste bera. Ostiralean argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk iheslari eta preso ohiari egindako elkarrizketa zabala.
“Frankoren diktadura garaian jaio nintzen, eta bizi nuen egoerak kontzientzia bikoitz bat hartzera eraman ninduen; herri baten parte nintzela konturatu nintzen, eta diktadura horri erantzun beharra zegoela”, adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri Eugenio Etxebestek (Gros, 1951). Gaztea zela ETAn sartu zen Etxebeste, eta politikoki jarraitzen zutenez, 1974an Ipar Euskal Herrira joan behar izan zuen ihesean, “beste bizitza mota bat” hastera. Ordutik, 23 urte egin zituen iheslari gisa, hainbat lekukatik igaroz, tartean, Venezuela. Ondoren, 1997an atxilotu egin zuten, eta Alcala de Henareseko espetxean preso egon zen, 2004a arte. “Satisfakzio pertsonala da, inork ez baitzaitu behartu borroka horretan sartzera. Erbestean sufritu egiten da, kartzelan ere bai, baina kalean ere sufritu egiten da. Borrokalariak ez gara estralurtar batzuk”, gehitu du.
Hain zuzen ere,
Erlazionatutako edukiaEuskal Memoriak erbesteratuei eskaini die aurtengo lan monografikoa