Loiolako Erriberako auzo elkartearen inaugurazioa.
Udalak utzitako lokala estreinatu du Loiolako Erriberako auzo elkarteak. Gabriel Maria Lafitte plazako 3. zenbakia izango dute aurrerantzean topaleku. Udalak 2011n eman zien egoitza, baina gaur arte ezin izan dute abian jarri. “Orain etxea daukagula esaten dugu”, adierazi du Arantza Fernandez elkarteko presidenteak.
Pozik daude egoitza berriarekin. Elkarteak mila bazkide inguru ditu, eta 90 metro koadroko lokala izango dute. Bizilagun guztientzako jarduerak egin nahi dituzte egoitza berrian. Udal Musika Eskolan ikasle diren auzotarrek kontzertua eman zuten inaugurazioan – ostiralean-. Gainera, auzoa eraikitzen hasi zen lehen urteetako argazki erakusketa ireki dute egoitzan.
Elkartea 2006. urtean sortu zuten, auzo berriko lehen bizilagunen ekimenez. Egun, 4.000 bizilagun inguru bizi dira Loiolako Erriberan. Auzo bizi bat bultzatzea izan du helburu hasieratik, eta pixkanaka mugimendua sortzen ari dira: Auzoko jaiak sortu dituzte -iraileko hirugarren astean ospatzen dituzte-, Euskara taldea osatu dute, Erriberatarrak korrikalari taldea egin dute, askotariko ospakizunak egiten dituzte -sanjoanak, Olentzero, Santa Ageda-.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea