Ostegunean hasiko da Seguran atxilotutakoen aurkako epaiketa
Peio Galvez, Nuria Alzugarai eta Iñigo Balda egiatarrak daude auzipetuta, beste 32 lagunekin batera.
Askapenako, Segurako sarekadako eta Ekineko auzipetuen harira, baita herriko tabernen auziaren egoera salatzeko ere, mobilizazioak egingo dituzte.
Asteazkenean, auzipetuak Madrilera joan aurretik, kontzentrazioa egingo dute Tabakaleran, 19:00etan. Abenduaren 12an 3. Libre lasterketa egingo dute Bulebarrean. Sei kilometroko ibilbidea egingo dute Elkartasunetik konpromisora lelopean.
Zortzi urte igaro ondoren epaituko dituzte Segurako polizia operazioan atxilotutakoak. 04/08 sumarioan daude auzipetuak 35 lagun; Peio Galvez, Iñigo Balda eta Nuria Alzugarai egiatarrak, tartean. Ikerketak 2005ean hasi baziren ere, 2007ko urriaren 4an Seguran eginiko polizia operazioarekin egin zen ezaguna auzia. Han, bilera batean zeuden ezker abertzaleko 23 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Baltasar Garzon epailearen aginduz.
Sarekada horretan hainbat kide eraman zituzten; horiei fiskalak leporatzen die 2005etik legez kanporatuta zegoen Batasuna alderdiaren mahai nazionala berriz osatu nahi izatea, ETArekin batera adostutako estrategia baten barruan.
Urtarrilean hastekoa zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa, ordea, bertan behera utzi zuten, egun batzuk lehenago hainbat abokaturen aurkako polizia operazioan defentsako abokatuak atxilotu zituztelako.
Madrilen epaituko dituzte, ostegunean hasiko den epaiketan. Sei eta 12 urte bitarteko espetxe zigor eskaerei aurre egitekoak ziren; atzerapenagatik, ordea, – 8 urte geroago egingo da epaiketa- gradu bat jaitsi diete, eta hiru eta sei urte bitarteko espetxe zigorra izan dezakete. Nuria Alzugaraik ostegunean bertan deklaratuko du. Maiatza arte luzatuko da epaiketa.
Mobilizazioak
Eskubide zibil eta politikoen alde, udazkena laranjaz tindatuko dute Libre eta Eleak mugimenduko kideek. Hain zuzen ere,
Erlazionatutako edukiaLan politikoa zigortu dute