'Beharrezkoa ez delako, Metroari ez!' lelopean irtengo dira kalera
Metroa gelditzeko manifestazioa egingo dute abenduaren 12an; Easo plazatik abiatuko dira, 12:00etan.
Lide Ferreira
Metroaren gaia hirian eta auzoetan zabal eztabaidatzeko beharra ikusten du Metroa gelditzeko Donostiako bizilagun eta elkarteen batzarrak. Horretarako, hainbat bilera informatibo egin dituzte azken hilabeteotan. Gaurkoan, abenduaren 12an manifestaziora joateko deia zabaldu dute, udaletxearen aurrean. Beharrezkoa ez delako, Metroari ez! lelopean irtengo dira kalera, 12:00etan, Easo plazatik abiatuta.
Agerraldian azaldu dutenez, egin dituzten bilera informatiboetan, herritar askoren iritzia argia da ondorengo gai batzuetan, besteak beste:
Donostian Metro bat eraikitzea “zentzugabekeria” bat dela pentsatzen dute, “hiriaren tamainagatik eta eskaera sozialagatik justifikatu ezin daitekeena”.
Metroak Dbus-en zerbitzuetan izango lukeen eragina kezkagarria dela diot, “hainbat autobus linearen eta zerbitzuren galera ekarriko lukeelako ziurrenik”.
Egitasmoak dakarren baliabide publikoen xahuketa ere kritikatzen dute, “Metroaren eraikintza eta mantenu kostuak oso altuak baitira”.
Horrenbestez, bizilagunen mugimenduak eztabaida zabala irekitzearen eta mobilizatzearen alde egin du. Horren isla da abenduaren 12ko manifestazioa: “Ahalik eta herritar gehienak biltzeko dei egiten dugu, eta Donostiako talde sozial eta elkarte guztiei atxikimendua adierazteko eskatzen diegu, Donostiarentzat nahi dugun hiri eta garraio ereduari buruz eztabaida publikoa sustatze aldera, Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapenarekin bat eginez”.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea