Haur danborradako Easo Ederrak, bi damek eta Miren Azkue badmiton jokalariak piztu dituzte argiak, Eneko Goia alkatea eta Ernesto Gasco Turismo zinegotziaren laguntzarekin.
Lide Ferreira
Argiak piztearekin batera, Gabonei hasiera ofiziala eman diete hainbat herritar eta udal ordezkarik gaur arratsaldean. Ekitaldi nagusia Cervantes plazan egin dute, 18:00etan. Izan ere, bertan, Eneko Goia alkatea eta Ernesto Gasco Turismo zinegotziarekin batera, haur danborradetako kideek -Ane Martinez Hipika E.E. Lantzarien konpainiako Easo Ederra, eta Carlota Rancel eta Nora Barea damak- eta Miren Azkue badmiton jokalari gaztea izan dira argiak pizteko ardura izan dutenak.
Lehenago, eta jai giroa pizteko asmoz, Kontxako hondartzan hainbat herritar, eragile eta ordezkarik izar handi bat osatu dute. Aurrekaldean, Zorionak hitza irakur zezakeen, donostiar guztiei Gabon zoriontsuak opatzeko. Izarra osatzeko, ehun bat lagun elkartu dira, eta urdin eta hori koloreko jantziak zeramatzaten.
Ondoren, Kantakidetza abesbatzak zenbait kanta abestu ditu, Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Amaitzeko, argiak pizteko ardura izan dutenak elkartu eta denon artean atzera kontaketa egin ondoren, botoia sakatu dute. Orduan piztu dira argi guztiak, tartean aurtengo berrikuntza: Miramar jauregian jarri duten zuhaitz erraldoia.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea