Jaume Ponsarnau. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Retabet.es Gipuzkoa Basketek oraindik ez du garaipenik lortu denboraldi berrian, eta azken postuan da Endesa Ligan. Emaitza txarrak direla eta, klubeko Administrazio Kontseiluak Jaume Ponsarnau entrenatzaile postutik kentzea erabaki du, eta entrenatzaile berri baten bila ari da dagoeneko. Bitartean, Jon Txakartegik eta Lolo Encinasek hartuko dute taldearen kirol ardura.
Gipuzkoa Basketek Ponsarnauren “esfortzua eta ardura” eskertu du, baina “taldearen zuzendaritza teknikoan aldaketa bat beharrezkoa dela” azpimarratu du.