HIESAren inguruko informazioa banatu dute hainbat elkartek
HIESaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratze bat egingo dute arratsaldean.
EHGAMek, beste elkarte batzuekin batera, hirian hainbat jarduera antolatu ditu. Postu batzuk jarri dituzte San Martin merkataritza gunearen aurrean, goizean, eta bertan, gaixotasun larri horren inguruko informazioa banatu dute herritarren artean. Zentzuz jokatu, eduki preserbatiboak gertu!; GIBari berdin zaio zein den zure sexua, adina, gizarte-maila edo orientazio sexuala; Atsegina, babestuta, atseginago eta antzeko leloak zituzten eskuorriak banatu dituzte, baita preserbatiboak ere. Azken batean, gaixotasuna ez zabaltzeko neurriak hartzearen garrantzia zabaldu nahi dute elkarteek.
Arratsaldean, berriz, 19:30ean, elkarretaratze bat egingo dute Teresa de Calculta plazan; Egin zure aukera, plazera bakarrik transmititu lelopean.
EHGAMek zabaldu duenez, azken datuen arabera, GIB birusarekin kutxatu direnen kopuruak berriz ere gora egin du, sexu harremanetan preserbatiboa ez erabiltzeagatik, batez ere, gaixotasun kronikoa bihurtu denetik. Azken batean, HIES edo Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, eta heriotza tasa handia sortzen du.
HIESaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira,