Auzotarren iritzia jasotzeko kalera irten da IRUTXULOKO HITZA; inkesta ostiraleko zenbakian egongo da irakurgai.
Karlos I.aren hiribideko lurrazpiko pasabidea, Katalina Erauso kalearen aldean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Karlos I.aren pasabidearen harira,
udalak galdetegi bat bidali die bizilagunei.
Bietako zein aukera nahiago duzu? Lur azpiko pasabidea guztiz kentzea edo
bizikletak gordetzeko aparkalekua eraikitzea?. Horixe da egunotan Amara Berrikoek egin behar duten hautua.
Auzoan bizi edota lan egiten dutenen
iritziak jasotzeko, inkesta bat egin du IRUTXULOKO HITZAk. Aparkalekuaren aukera defendatzen dutenak daude, “horrelako azpiegitura bati erabilera ematea ezinbestekoa” delako. Halere, lurperatu beharko litzatekeela uste dutenak ere badira. Iritzi guztien berri ostiraleko zenbakian emango dugu.