Pelax, 'Turbio'
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaleratu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa.
Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean: Pelax & The Cowboy’s Orchestra. Egian sortutako Ez Dok Amaitu kultur mugimenduaren bultzatzaileetako bat da.
Berako Kaxerna gaztetxean aurtengo udan eman zuten kontzertuko bideoa da hau, Jon Iraundegik grabatutakoa.