Iaz baino leku gutxiago zozkatuko dituzte aurten.

Banderaren igoera, Konstituzio plazako balkoitik. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, San Sebastian eguneko ekitaldi nagusiak bi leku berezitatik ikusteko aukera izango dute donostiarrek: banderaren igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako balkoitik, eta Haur Danborrada, udaletxeko balkoitik.
Banderaren igoera eta jaitsierarako 50 leku zozkatuko dituzte; 25 egun bakoitzerako. Udaletxeko balkoitik
Haur Danborrada ikusteko, berriz,
18 leku zozkatuko dituzte. Leku bat eskuratzen duenak, beste pertsona bat eramateko aukera izango du.
Eneko Goia alkateak jakinarazi duenez, aurten danborradak balkoietatik ikusteko lekuak murriztu dituzte, “segurtasun neurriak bermatzeko”.
Abenduaren
14tik urtarrilaren 6a artekoa izango da izen emate epea. Hiru bide eskainiko dituzte horretarako:
udalaren webgunearen bitartez, 010 telefonora deituta edo Udalinfoko bulegoetara gerturatuta. Donostian erroldatua egotea da izena emateko baldintza bakarra.
Zozketa urtarrilaren 8an egingo dute, udalbatza aretoan, 18:00etan.