Eneko Goia alkateak San Telmo Museoko Mintzodromoan parte hartuko du Euskararen Egunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Euskararen egunaren harira,
erakunde adierazpen bat sinatu dute udal talde politikoek. Aurtengo ideiari jarraituz, aitortza egin diote euskaldun berriari.
Erakunde adierazpenean zehaztu dutenez,
hezkuntza eta
helduen euskalduntzea izan dira euskara biziberritzearen zutabe nagusiak. Azken hamarkadetan milaka izan dira heldutan euskara ikastea erabaki duten herritarrak, eta milaka, baita ere, euskararen aldeko hautua eginez, euskararik jakin ala jakin ez, euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aukera egin dutenak.
Horrenbestez, heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztiei jendaurreko aitortza erakusteko, hiriko kale, plaza, lorategi, iturri, areto edo guneren bati
Euskaldun Berria izena jartzeko konpromisoa hartu du Udalak.
Gainera, euskaraz ikasteko urtetako ahaleginari jarraipena emateko
diru arazoengatik euskara ikasi ezinik inor gera ez dadin bitartekoak eskaintzeko konpromisoa ere hartu du Udalak.