Porfi Fisac, donostiarren aulkian izan zeneko irudi batean. (Argazkia: Photodeporte)
Retabet.es Gipuzkoa Basketek entrenatzaile berria zein izango den iragarri du dagoeneko. Porfi Fisacek hartuko du Jaume Ponsarnauren lekukoa, kataluniarra kargutik kendu eta ordu gutxira. Fisac (Segovia, 1965) 2004-2005 denboraldian iritsi zen lehen aldiz donostiarren aulkira, eta, 2006an, balentria erdietsi zuen. Hain zuzen ere, talde donostiarra ACB Ligara igo zuen, ezustean.
Nekane Arzallus presidenteak ostegun goizean aurkeztuko du Fisac, 11:30ean, Donostia Arenan.