10 urte dira urakanak New Orleans hiria suntsitu zuela.
‘When the levees broke’ dokumentalaren irudia.
Euskadiko Filmategiak
Katrina urakanak eragindako suntsiketaren 10. urtemuga oroituko du zinema ziklo baten bidez, abenduaren 3tik 18ra. Donostian
Tabakaleran proiektatuko dituzte filmak, eta Bilbon, Azkuna Zentroan.
Fermin Muguruza izan da ziklo honetako aholkularia. Berak ere dokumental bat aurkeztuko du zikloan:
Nola? Bertako kultura musikal aberatsari egindako omenaldia da, 2005eko suntsiketari bistarik kendu gabe.
2005eko abuztuaren bukaeran, Katrina urakanak 1.833 hildako utzi zituen Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdean. 100.000 etxe gelditu ziren ur azpian eta eta New Orleansko biztaleen %80ak bere etxebizitza utzi behar izan zuen. Naturak eragindako suntsiketaz gain, Bush presidentearen administrazioaren gaitasun eza (hilabete batzuen ondoren egindako hainbat akats onartu behar izan zituen presidenteak) pairatu behar izan zuten herritarrek.
Duela gutxi zendutako Allen Toussaint musikariak esan zuenez: “Gauza ikaragarriak ikusi nituen. Baina baita ere borondate oneko ekintza ugari ere (…). Jende askok modu ederrean erreakzionatu zuen gainontzekoekiko, beste toki askotatik etorri zen jendea gu laguntzera. Eta horrek lasaitu ninduen.
Azala haragira itsatsita dagoen moduan, zinemak errealitatera itsasteko duen gaitasuna egia bada, New Orleansen eta Katrinaren kasuak adibide ederrak dira. Zenbait zinemagile ospetsuk haien kamerak hartu zituzten eta bertan gertatu zena kontatzera hurbildu ziren. Spike Lee izan zen lehendabizikoa HBOrentzat egindako ezinbesteko dokumental batekin:
When the levees broke (2006). Ondoren,
Trouble the water (2008) txundigarriarekin iritsi ziren Carl Deal eta Tia Lessin. Aaron Walker, berriz, Katrinaren aurreko eta ondorengo ikuspegi antropologikoetan murgildu zen
Bury the hatchet (2009) filmarekin.
Sarrerak 3,5 eurotan eskura daitezke Tabakaleran bertan, lehen pisuko informazio gunean.
EGITARAUA:
-Nola? (Fermin Muguruza, 2015). 03 abendua (19:00). Tabakalerako zinema aretoa.
–Trouble the water (Carl Deal-Tia Lessin, 2008). 10 abendua (22:00). Tabakalerako zinema aretoa.
–Bury the hatchet (Aaron Walker, 2009). 10 abendua (19:00). Tabakalerako zinema aretoa.
-When the levees broke (Spike Lee, 2006). 17 abendua (19:00). Tabakalerako zinema aretoa.