Urtarrilaren 20tik 24ra egingo dituzte inaugurazio ekitaldi nagusiak.
Kultur Hiriburutzarako atzera kontaketa erakusten duen erlojua, udaletxean. (Argazkia: Donostia 2016)
Hasi da atzera kontaketa. Iruñean Sanferminetarako falta diren orduekin egiten duten moduan, Donostian Hiriburutzarako falta diren
egunak zenbatzeko erloju bat jarri dute udaletxeko fatxada nagusian.
50 egunekoa izango da atzera kontaketa, horiexek falta baitira inaugurazio egunetarako. Izan ere, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Europako Kultur Hiriburutza urteari hasiera emateko. Programa urtarrilaren 20an hasiko da, San Sebastian egunean, eta 24an amaituko.
Dena dela,
inaugurazio ekitaldi nagusia urtarrilaren 23an, larunbata, izango da. Egun horretako iluntzean, hiriaren erdialdean adin guztietako ikusleek gozatuko duten ikuskizun bisual bat egingo dute, DSS2016EUren balioak irudikatzeko prestatutakoa.