'Kulturaren Bakearen Bandera' jasoko du Donostiak 2016an
Roerich Etxea museoak eta Moskuko Roerichtarren Nazioarteko Museoak 2016ko Europako kultur hiriburu gisa saritu dute Donostia, “Kulturaren Bakearen Bandera” emanez.
Kulturari, ongizateari eta pertsonen giza balioen eta espiritualen aberastasunari egiten dion ekarpenarengatik jasoko du saria. Eneko Goia alkatearen esanetan, “sari honek egiaztatzen du Donostiak kulturarako eta giza eskubideetarako sentsibilitate handia duela”.
Kultura ezberdinen uztartzearen sinbolo gisa eta giza ondarea babesteko helburuarekin sortu zuen Nicolas K. Roerich margolari errusiarrak bandera hori 1935ean. Roerich mendebaldean ezagutzen den lehen humanista da.
1935ko apirilaren 15ean Amerikako 21 herrialdek F. D. Roosevelt Etxe Zuriko lehendakariaren aurrean sinatutako Roerich Itunaren adierazle da Bakearen bandera. Gaur egun 106 dira, jada, Hagako 1954ko maiatzaren 14aren konbentzioa bidez Roerich Itunarekin bat egin duten herrialdeak
Bakearen Bandera aurten Gernika-Lumo herriak jaso du.
Donostiak 2016an jasoko du saria Leonardo Olazabalen, Bediako Roerich Etxea museoko zuzendariaren, eta Moskuko Roerichtarren Nazioarteko Museoaren ordezkariaren eskutik.