Euskal kultura izan dute hizpide San Telmo Museoko Mintzodromoan
Arratsaldeko 17:00etan egingo dute hirugarren saioa.

Mintzodromoa, San Telmo Museoan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Euskaldun zaharrentzako etxeko lanak
Mintzodromoko bigarren saioan, 11:00etakoan, hainbat udal ordezkarik ere parte hartu dute: EAJko Jon Insausti eta Miren Azkarate, eta EH Bilduko Naiara Sampedro eta Amaia Almirall, esaterako. Eneko Goia alkatea ere gerturatu da, eta saioa biribiltzeko hainbat ohar eman ditu. Batetik, euskaldun zaharrei etxeko lanak jarri dizkie. Euskaldun berriek hizkuntza ikasteko egiten duten ahalegina eskertu eta osatzeko erabileran jarri behar dela arreta esan du alkateak; “erabileran baitago gakoa”. Eta bestetik, euskararen normalizazioan urrats garrantzitsuak egin badira ere, “lan handia dagoela egiteko”, esan du, eta “guztien arteko adostasuna” eskatu du. Zentzu horretan, ordezkari politikoek ere badutela ardura onartu du. Mintzodromoan bildu diren parte hartzaile guztiak zoriondu eta euskaraz jarraitzeko animatuz bukatu du alkateak. Hori bai, abenduaren 3az haratago, euskarak 365 egun dituela nabarmendu du.

















































