Hamahiru abestiko lana osatu dute taldekideek, abesbatzaren 75. urteurrenaren harira.
Easo abesbatzako kideak, 2013ko emanaldi batean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako Easo Abesbatzak 75 urte bete ditu aurten, eta ospakizunarekin bat eginez, euskal kantu tradizionalen disko bat kaleratu berri du. “Kultura herri baten adierazpena da, eta euskal kulturak definitzen du ondoen herri oso baten, eta, gure kasuan, Donostia gure hiri ederraren arima hori ere”, dio abesbatzak zabaldutako oharrak.
Abesbatzetako jarduera “giza elkarketaren” eta “laguntasunaren” agerpena dela diote: “Zoriontsuak gara egiten dugun horretan. Kantu hauek kantu huts batzuk baino zerbait gehiago izatea nahi dugu”.
Hamahiru abestik osatzen dute diskoa:
Agur Maria; Zatoz Jaungoiko; Ator, Ator mutil; Aurtxo aurtxoa; Nere maitiarentzat; Maitia nun zira; Donosti; Boga boga; Aurtxoa seaskan; San Juan zortzikoa; Euskal Herria; Maite eguzki eder; Euskal Herriko. “Euskal Herri, jaso herriratzen dugun disko hau, euskal musika beti zaindu eta zabaltzen ahalegindu den, eta gaur egun ere, ahalegintzen den abesbatza baten opari gisa. Herri honek beti kantatu duela, eta zer kantatu duen, ez dezagun ahaztu”