Porrota jaso zuen atzo Realak, Kopan. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak porrot batekin ekin dio Espainiako Kopari, final-hamaseirenetako joaneko partidan. Talde txuri-urdinak Kanariar Uharteetan galdu du Las Palmasen aurka (2-1), ostegun gauean. Horrenbestez, Anoetan erabakiko dute kanporaketa, itzulerako norgehiagokan.
Markagailuan aurrea hartu arren, Brumak lortutako golari buelta eman dio Las Palmasek, eta orain etxeko lanak bete beharko ditu Eusebiok zuzendutako taldeak. Lehenago, Realak gipuzkoarren arteko derbia du zain igandean, 12:00etan. Eibar izango du aurkari, Anoetan ere.