Aitor Elizarani harrera egin zioten ostiralean, Intxaurrondon. (Argazkia: @Ernaintx)
Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Elizaran atxilotzeko agindua eman du, intxaurrondotarra aske geratu eta lau egunera. Hain zuzen ere, Elizaran Barajaseko aireportuan geratu zen libre ostiralean, Frantzian sei urte preso egon eta gero. Frantziako gobernuak intxaurrondotarra kanporatu zuen, behin zigorra beteta, eta Madrilgo gobernuari jakinarazi zion ostiralean Espainiaratuko zuela. Behin Madrilen, bere aurkako atxilotze agindurik ez zegoenez, etxerako bidea hartu zuen Elizaranek. Hala, Intxaurrondon harrera egin zioten ostiralean bertan. Orain, lau egun geroago, Espainiako Auzitegi Nazionalak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du.