1998an hil zuten Zabaleta, Madrilen, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partida baten atarian.

Aitor Zabaletari omenaldia Anoetan.
Erasoa Vicente Calderon estadiotik gertu izan zen, faxista talde bat oldartu zitzaionean. Zabaleta ultra taldeak inguratu zuen, haur bat babestu eta gero bikotekidearengana zihoala, eta horietako batek labankada bat eman zion bihotzean. Hurrengo egunean hil zen, Madrilgo La Concepcion ospitalean.
Iaz realzale sutsuaren izena jarri zioten Ibaetako plaza bati, Donostiako Udal Gobernuak herritar batzuen eskaera onartu ondoren. Hain zuzen, i
az, 16. urtemugan, bertan omendu zuten Aitor Zabaleta, ekitaldi hunkigarri batean.