Igarako gune horretan egiten ari diren lanak legezk kanpokoak direla adierazi du elkarteak.

(Argazkia: Haritzalde)
Hegoaldeko Zuhaitz Igela (Hyla Meridionalis) babesteko plana urratzen duen legez kanpoko lan batzuk egiten ari direla salatu du
Haritzaldek: “Errotatxoko putzuaren ondoan (Igara) ORIBAY GROUP delakoa lanean hasi da, argazkietan ikus daitekeenez, eta espeziea babesteko 5 metroko babes-gerrikoa ukitu eta kaltetu du”.
Lanak baimenik gabe egin direla uste du elkarteak, eta Mendizorrotzeko Hyla Meridionalis populazioaren Kudeaketa Planaren urraketa zuzena dela salatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari zigor-espedientea irekitzeko eta eremua ahalik eta azkarren berreskuratzea eskatu diete. Era berean, Ingurumen Fiskaltzari esku hartze hau ikertzeko eskatu diote.
“Oso zaila da neurtzea populazioari eragindako kaltea, igeltxoak loaldian edo oso aktibitate baxuan baitaude, gordeleku ezberdin anitzak erabiliz (ikusi bestela joan den asteko argazkia Errotatxotik gertuko baratza batean). Beraz, obretako eremuan animaliak izango zirela segurutzat jo daiteke, ez ordea kopurua. Gainera, etxola berri horretan material oso arriskutsuak daude, lehergarriak edo behintzat sukoiak”, adierazi du elkarteak ohar baten bidez.
Enpresari atzera egiteko eta lur-eremua berreskuratzeko eskatu diote, eta Erakunde Publikoei erantzun azkar bat hartzeko eskatu diete, Natura Kontserbatzeko Legea, Udal Ordenantzak eta Foru Aginduak, besteak beste, bete daitezen.