Abenduaren 14an, 16an eta 19an emango dituzte eskolak.

Uliako lore baratzak parkea Udazkeneko Jaialdian. (Argazkia: Ulia Auzo Elkartea)
Uliako mintegi zaharretan (sarrera Jose Elosegi hiribideko 52. zenbakitik edo Uliako pasealekuko 15. zenbakitik) garaiko landare eta erraboiladunak ezagutzeko doako ikastaroa emango dute. IES Fraisoro Eskola BHI-ko irakasle Itxaso Garai, Maixa Otegi eta Arkaitz Rezolak emango dute ikastaro teoriko eta praktikoa. Guztira 8 orduko ikastaroa izango da, eta hiru egunetan emango da: abenduaren 14an, 16an eta 19an. Izena emateko idatzi
tailerrak.uliakolorebaratzak@gmail.com helbidera.
Landareak ezagutzeko aukera emango du ikastaroak. Zeintzuk diren negu eta udaberrikoak, zeintzuk udara eta udazkenekoak. Zein loreontzi mota erabili, nola zaindu lore moztuak… Lurra prestatzen eta landareak nola landatzen ere ikasiko dute parte hartzaileek. Ikastaroa herritar guztientzat irekia da, eta doakoa da (Ordutegia: Astelehena, 14 eta asteazkena 16, 16:00etatik 18:00ak arte; eta larunbata, 19 goizeko 9:00etaik 13:00etara).