Goma fabrika izan zen hasieran-hortik datorkio Letaman izena-,
Intxaurrondo ikastola ondoren, eta azken hogei urtean
gaztetxea. 2007an gune autogestionatuaren zati bat eraitsi zuen udalak, eta kideek etxe prefabrikatuetan jarraitu zuten lanean. Hiriko gaztetxerik zaharrena da.
Azken urteotan “itzalita” egon den arren, autogestioaren bidean pauso irmo eta sendoak ematen ari dira. Gainera, urte bukaerarako hainbat jarduera prestatu dituzte. Ostiralean, hilaren 11n, Sahararen aldeko elkartasun festa bat egingo dute: Iker Lauroba ariko da zuzenean, emakume saharar batek hitzaldi bat emango du, eta henna tailer bat emango dute. Hilaren 26an, auzoko presoen aldeko elkartasun eguna ospatuko dute, eta urte zahar gauean festa alternatibo bat eskainiko dute.
Ostiralean Intxaurrondoko gaztetxeari buruzko erreportajea argitaratuko dugu paperean.