24 tabernak euro batean salduko dute Donostian sortutako pintxoa.

Valles taberna, Gilda pintxoaren sortzailea.
Donostiako pintxo tradizionalenetakoa omenduko dute larunbatean. Donostiako 24 ostatuk bat egin dute larunbatean, abenduaren 12an, lehenengo
Gilda Eguna ospatzeko. Euro baten truke salduko dute larunbatean. Helburua pintxo honek gure gastronomian lortu duen protagonismoa eta hedapena aitortzea da.
Maria Kristina hotelaren beheko pisuan, San Sebastian Food elkartearen egoitzan egin dute Gilda Egunaren aurkezpena. Errege Katolikoen kaleko
Valles tabernari plaka bat eman diote, pintxo honen bidez gastronomia donostiarrari egindako ekarpena aitortzeko. Txotx batean sartuta, ozpinez ondutako piparra, oliba eta antxoa daraman pintxoaren sortzailetzat jotzen dute Erdialdeko taberna. Antxon Valles-ek esker ona adierazi du.

Blasen eta Antxonen aitona Blasek, batzuetan piparrak ateratzen zituen, eta beste batzuetan olibak edo antxoak. Bezeroetako batek Joaquin Aranburu izena zuen, auzoan
Txepetxa ezizenez ezaguna. “Txepetxak piparrak, olibak eta antxoak txotx batean sartzen zituen. Asmakizuna lagunei gustatu zitzaienez, Gilda banderilla deitu zion,
Rita Hayworth-en filma bezala -1946an zinemako pantailetan estreinatu zena- berdea, gazia eta pixka bat mina zelako. Eta halaxe taberna honetan banderilla hau jaio zen”, azaldu du Antxon Vallesek.
Gilda Eguna hainbat auzotako tabernek ospatuko dute. Hemen duzue ostatu guztien zerrenda osoa.
Gros
Aitzgorri: Usandizaga kalea, 20
Bodega Donostiarra: Peña y Goñi, 13
Ezkurra: Mirakruz, 17
Hidalgo: Kolon pasealekua, 15
La Guinda: Zabaleta, 55
Mil Catas: Zabaleta, 55
Zabaleta: Zabaleta, 51
Next Bi: Secundino Esnaola Kalea, 39
Casa Senra: San Frantzisko, 32
Erdialdea
Casa Valles: Errege Katolikoak, 10
Ciaboga: Easo Kalea, 9
Iritzi Taberna: San Martin, 43
La Espiga: San Martzial Kalea, 48
Oquendo: Okendo Kalea, 8
Rojo y Negro: San Martzial Kalea, 52
Victoria Cafe: Argentinar errepublika kalea
Zazpi: San Martzial Kalea, 7
Antigua
Aratz: Igara Bidea, 15
Cafe de Mario: Julio Caro Baroja plaza, 2
Mandragora: Jose Maria Sert Plaza, 9
Bar Pepe: Antziola kalea, 44
Igeldo
Iturrietaberri: Aita Orkolaga pasealekua, 69
Parte Zaharra
Txuleta: Trinitate plaza , 2