Iker Lauroba musikariak eta Raabub Mohamed Lamin sahararrak parte hartuko dute, besteak beste.

Saharako kanpamenduetan egoera larria bizi dute. Uholdeek kalte izugarriak eragin dituzte, eta aurrera egin ahal izateko laguntza behar dute. Intxaurrondoko gaztetxeak
SOS Sahara elkartasun jaialdia prestatu du ostiral honetarako (hilak 11). Arratsaldean, 18:00etan
Raabub Mohamed Lamin emakume sahararrak hitzaldia emango du. Ondoren, 20:30ean
Iker Laurobak zuzenean joko du. Musika, pintxoak, henna eta te tailerrak… Eta afari sahararra – afarian izena emateko idatzi
intxaurrondokoga@gmail.com helbidera-.
Igandean, Gazteszenan, Sahararen aldeko beste elkartasun ekitaldi bat antolatu dute.
Bertso saio bat egingo dute Egiako kultur etxean.