Anoeta eraberritzea da erronka nagusia.
Anoeta estadioa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Aurrekontua 68 milioi eurokoa izango du Realak, klubaren historiako aurrekonturik handiena. Atzo aurkeztu zuen Realak, akziodunen batzar nagusian, eta %97,7k alde bozkatu zuen. Erronka nagusia Anoeta estadioa eraberritzea izango dela onartu zuen. Proiektu horretara 30 milioi euro bideratzeko baimena eskatu zien akziodunei, eta haiek ez zuten oztoporik ipini.
Hasiera batean 30 milioi euro jarriko ditu. Baimena du 36 milioi ere jartzeko. Anoeta berritzeak 40 milioi euroko kostua izango du. Jaurlaritzak bere garaian agindu zion 10 milioi jarriko zituela. Donostiako Udalak plan berezia hilaren 22ko udalbatzarrera eramango du, bertan onespena jasotzeko.
Anoetako estadioaren birmoldaketa ahalbidetuko duen Plan Berezia behin behinean onartu zuten atzo. Lanak bukatuta,
11.000 ikusle gehiago izango ditu estadioak – 40.000 ikusle sartuko lirateke-; eta estadio txikia berrituko dute.
Era berean,
Ernest Lluch kultur etxearen handituko dute. “Hortik aurrera, finantzazio egitura zehaztea faltako litzateke; baina, gure aurreikuspenen arabera, udalak ez du ekarpenik egingo. Zerbitzu hobeagoak eskainiko dizkie erabiltzaileei, eta hiriak azpiegitura on bat izango du, bestelako ekitaldiak ere har ditzakeena”, azpimarratu du Goiak.
Telebista eskubideen arloan, iragan sasoian baino 20 milioi euro gehiago jasoko ditu aurten Realak. 45 milioi euro, zehazki, aurrekontuaren %68. Horixe izango du diru-sarrera nagusia. Gastuei dagokienez, lehen taldeko soldatak ordaintzera bideratu beharko du aurrekontuaren zati handiena: 32,2 milioi euro.
2014an egindako salmentak (Griezmann, Seferovic, Bravo) hartzen dira kontuan, eta horregatik handitu da aurrekontua. Bide batez aipatu behar da 30 milioi euroko irabazia utzi zuela aurrekoak.