Harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuei deitu die telefono mugikorrarekin.
(Argazkia: Donostiako Babes Zibila)
Larrialdi zerbitzuak Groseko
Zurriola hondartzan aritu dira erreskate lanetan. Espigoian, Jesus M. Leizaola pasealekuaren bukaerako arroketan ezbeharra gertatu da.
12 urteko gazte bat erori dela jakinarazi du SOS Deiak-ek. Harrapatuta geratu da, hanka bat hautsi baitzaio. Udaltzainak, suhiltzaileak eta anbulantziak daude bertan aritu dira erreskate lanetan. 20:00ak aldera iritsi dira larrialdi zerbitzuak, eta gaztea arroketatik ateratzea lortu dute, ordu eta erdi geroago. Onik dagoela eta ospitalera eraman dutela jakinarazi dute.