Loiolako kuarteleko militarrek Alfonso XIII. erregearen izena jarri zioten plaka baten bidez.
Loiolako kuarteleko militarrek jarritako plaka. (Argazkia: Loiolako auzo elkartea)
Urumea ibaia zeharkatzen du, eta auzoa Loiolako kuartelarekin lotzen du. Auzoan betidanik ezagutu dute
Urdintzuko zubia izenarekin, hala adierazi du Loiolako auzo elkarteko Igor Alonsok. Duela bi hilabete, ordea, plaka bat agertu zen zubiko farola batean itsatsita:
‘Puente de Alfonso XIII’ – Espainiako harmarriarekin-. Auzotarrek udalera jo zuten, eta bilera bat eskatu zuten. Plaka hura kentzeko eskatu zuten.
Donostiako kaleen udal izendegian erregistratuta dago 1998. urtetik Urdintzuko zubia. Garai batean han zegoen etxe bati zor dio izena. Alonsok azaldu du zubi zibil bat dela, ez dela militarrena: “Beraiek okupatu dute zubia kuartelerako sarbidea delako, baina berez zubi zibil bat da”. Udalak jada plaka ez ofiziala kendu du, eta ofiziala jarri du.
1926. urtean inauguratu zuten zubia. Hain zuzen,
Alfonso XIII. erregeak inauguratu zuen, bere ama
Maria Kristinarekin eta
Primo Rivera diktadorearekin batera. Ander Edo auzotarrak azaldu du badagoela inaugurazioko argazki bat, Alfonso XIII.arekin, eta ziur asko horregatik jarri ziotela militarrek Alfonso XIII. izena: “Gainera badago Alfonso XIII. erregeari lotutako bitxikeria bat. Kuartela eraiki gabe zegoenean Alfonso XIII. zaldi gainean ibili zen hor inguruko lurrak begiratzen. Baserritar batek esan omen zion lur horiek bazutela jabea. Eta Alfonso XIII. ak esan zion bera erregea zela”.
Kuartelaren inaugurazio eguneko argazkia, ALfonso XIII. erregearekin.
Udalak plaka ofiziala jarri dio, Urdintzuko zubia izenarekin. (Argazkia: Loiolako auzo elkartea)