Santos Sarasola: "Oso lagun giroan bizi gara"
Easo Abesbatzak 75 urte bete ditu, eta Santos Sarasola presidentearekin egon da IRUTXULOKO HITZA.
Easo Abesbatza sortzeko lehen pausoak, 1940an. Urte asko igaro dira ordutik, 75 zehazki, eta zutik eta indartsu dirau abesbatzak, 300 partaide ingururekin. Egun, sei korok osatzen dute Easo, haurretatik hasi eta helduetaraino, gizon zein emakumeekin; eta horretaz gain, beste 300 bat kide batzen dituen musika eskola ere badute. Easo Abesbatzako presidentea da Santos Sarasola (Amara Zaharra, 1945), eta berarekin izan da IRUTXULOKO HITZA, urteurrenaren harira: “Oso lagun giroan bizi gara. Gainera, gurasoak oso gertu ditugu, neska-mutilak animatzen”.
Euskal musika tradizionaleko abestiak izan zen abesbatzaren lehen asmoa, eta helburu berarekin jarraitzen dute. Duela 23 urte hasi ginen eskolaniarekin, mutikoen koroa. Gero, duela hogei urte, gregorianista kapera sortu genuen; 2002an, neskak hasi ziren, eta hortik sortu genituen gaztetxo, gazte eta duela zortzi urte sortu genuen emakumeen koroa. Garai berean, erretiratuen talde bat ere onartu genuen, EHUren Esperientzia Gelen bidez sortutakoa; gizon eta emakumeek osatzen dute.
Ostiraleko papereko edizioan elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango duzue.
Ahots grabeen gizonezkoen koro batek eman zituen