Bere ibilbidearekin jarraituko du egunotan Mari Domingik
Bagera elkarteak antolatuta, auzoz auzo eta eskolaz eskola ibiliko da Olentzeroren laguntzailea.
1994tik dabil Donostiako Bagera elkartea Mari Domingiren bisitak antolatzen. Izan ere, ordutik, ikastetxe, haur txoko eta auzoetara hurbiltzen da Olentzeroren laguntzailea, bertako haurrei Gabonak datozela iragartzeko. Hala, atzo Egiako Txondorra gunean izan zen pertsonaia, eta umeei bi ipuin kontatu ostean, gaztainak banatu zizkien.
Egunotan bere ibilbidearekin jarraituko du Mari Domingik. Gaur, esaterako, Herri Ametsa ikastolan izango da.
- Abenduak 15, asteartea
- Abenduak 16, asteazkena
- Abenduak 17, osteguna
- Abenduak 18, ostirala
- Abenduak 22, asteartea
- Abenduak 23, asteazkena
- Abenduak 24, osteguna